XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Harrien garrantzia

29. jarduera (jarraipena)

30. jarduera

Garai batean, Euskal Herriko jarduera nagusietako bat izan zen ikazkintza, lehen aipatu dugun bezala.

Hala ere, gaur egun Lokiz mendizerran, Nafarroan, bakarrik bizirik dirauena da, eta maila txikian gainera.

Egur-ikatza erregai bezala erabili izan ohi da, bai etxeetan eta, batez ere, garai bateko burdinoletan.

Gaur egun ere egur-ikatza erabiltzen da jatetxe, elkarte eta erretegietan arraina edo okela erretzeko parriletan.

Gai honi loturik datozen hiru ikerketa egin ditzakezu jarduera honetan.

Hona hemen lehenengoa:

Saia zaitez jakiten gaur egun zein herrixkatan irauten duen ikazkintzak lanbide bezala eta mapa batean adieraz ezazu non dauden herrixka horiek.

Hemen bigarrena:

Lehen aipatu eta ikustea aholkatu dizugun Tasio pelikula ikusi baduzu, bertako pertsonaien bizimodua talde txikitan aztertu eta egizu ondoren bizimodu horren laburpena agertuko duen lantxo bat.

Eta amaitzeko, hona hirugarrena:

Balora ezazu garai batean egur-ikatzak zuen garrantzi ekonomikoa eta gaur egun duena.

Konparatu biak.

Balorazio-lan honetarako, kontuan izan aurreraxeago burdingintza aztertuko dugula eta, han aipatzen den bezala, garai batean Euskal Herrian bi aktibitate hauek, ikazkintza eta burdingintza, bertako langintza nagusienetakoak izan zirela.

Ikazkintzaren eta burdingintzaren inguruan herriko biztanleek garatutako bizimodua, ohitura eta kultura ezagutzea interesgarria izango litzateke.